Skip to main content

Ezkaurre Belabartzetik ibilbidea

inaxio·k

2022/09/09 - 12:02

Abiapuntua
Belabartze
Zailtasuna
Zaila
Igoera metatua
1050 m
Eskema
Belabartze - Baines borda - Ezkaurre pasabidea - Ezkaurre iboia - GR11 kanala - Ezkaurre tontorra - Abizondo lepoa - Argibiela mt. - Belabartze.
Luzera
13.00 km
Iraupena
6 ordu
Lurraldea

Jende gehiena Argibielako mendatetik igotzen da Ezkaurrera, biderik laburrena aukeratuz, baina badira aukera hobeak aldapa gogaikarri hori baino. Eta hauxe da seguraski politena, nahiz eta askoz luzeagoa izan. Bereiziki aipagarria iruditzen zait Ezkaurre eta Baines arteko tartea (paisaia, trikuharriak, Ezkaurreko koba) eta GR11ak tontorrera heltzeko aukeratutako kanala. Kanal hau zaila ez da, baina eskuak erabili beharra dago tarte askotan eta baten bat urduri jartzeko modukua gerta daiteke, luzea baita gainera. Horregatik jarri dut ibilbidea "zaila" dela, tarte honetan erreparatzeko. Gainaldea, esan beharrik ez dago, leku aparta da, oso ikuspegi zabalekoa, bereiziki Ezka aldeko amildegikoa. Tontorra eta Argibiela arteko tartea gogaikarri xamarra da eta kontuz ibili beharra dago, jende gehiago dabilenean, harriak amildu baitaitezke ustekabean. Argibiela eta Belabartze artean GR baten arrastoak izango ditugu argibide.

Bidean ikusi beharrekoak
Oharrak
Arrastoa ez da nirea, <a href="https://eu.wikiloc.com/wikiloc/user.do?id=115532" target="_blank">Katamotz</a> erabiltzailearen baizik.

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi