Skip to main content

Belkoain eta Atxulondo Adunatik ibilbidea

inaxio·k

2022/05/07 - 10:15

Abiapuntua
Aduna
Zailtasuna
Zailtasun gutxikoa
Igoera metatua
600 m
Eskema
Aduna - Armosobarrena - Basopoeta - Belkoaingo gurutzea - Belkoain - Garate - Atxulondo - Astaerreka - Arizkurutzeta - Basopoeta - Aduna
Luzera
13.60 km
Iraupena
4 ordu

Adunatik Atxulondo burdinola zaharrera joateko bidea, Belkoaingo gainetatik paseaz. Burdinola bera oso hondatuta dago, aurriak baino ez dira gelditzen eta landaretzak estaltzen du ia erabat, baina oso ingurune ederra da. Sasiak bidea estu hartzen du tarte batzuetan, Garatetik beherako jaitsieran edo Belkoaingo ekialdeko tontorraren inguruan esaterako; gerta daiteke uda-udazken aldean trabatuago egotea.

Bidean ikusi beharrekoak
Oharrak
Basopoetako lepoan bada aparkaleku txiki bat eta autoz igo daiteke bertaraino, bidea laburtu nahi izanez gero.

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi