ArrondoaEnviado por zuriain el 2022, Mayo 4 - 13:13.
![]() Arrondoa, Elkartetik ©zuriain Ezkaba eta Eltxumendi gainen artean, N-240 errepidearen iparraldean, Iruñerriko txoko eder bat dago. Herrixka ñimiñoak eta soroak tartekatzen dira gorabehere handirik gabeko ingurunean. Seguruenik, horregatik bai Donostiako errepidea bai antzinako Plazaola trena egin ziren inguru honetan, zailtasun geografiko handirik ez zegoelako. Horrek, baina, ez du erran nahi mendirik ez dagoenik. Arrondoa bizkar luze eta itxura leuneko bat da, ipar partean harizti trinko batek estalita. Baina basoak harrizko gandor eder bat ezkutatzen du, gain xume hau erakargarriago bihurtzen duena. Bide garbi batek mendi osoa zeharkatzen du ekialdetik mendebaldera, igoera erraztuz.
|
![]() |