Altuera:562 m
Zerrenda:Euskal Mendiak
Mota:Mendia
Mendialdea:Uxueko mendiak
Abiapuntuak:
- Pitillas
- Murelu
Lurraldea:Nafarroa
Pikarana gaina Uxueko mendilerroko azken geinetakoa da hegoaldean. Talaia ederra da Pitillasko urmaelaren gainean. Itxura ederreko mendia da, mediterranear erako landaretzaz estalita, eta higadurak gogor erasotua. Nafarroako ubidea mendiaren ekialdeko lepoaren azitik igarotzen da, lur azpitik. Gailurretik punpen estazioa ikusi eta entzunen dugu.
Gainaldean azienda suharreko korta bat dagoenez, arriskutsua izan daiteke hortik pasatzea. Zorionez, posiblea da Pitillas aldetik igotzea, biderik gabe eta nahiko inguru malkartsuak zeharkatuz, baina abereekiko topaketa arriskutsuak saihestuz.
Komentariorik ez..