Skip to main content

Elduain-Lagarte-Erroizpe-Elduain ibilbidea

Xabiaram·k

2021/04/11 - 12:53

Abiapuntua
Elduain
Igoera metatua
771 m
Eskema
Elduain-Aitzunaldeko lepoa-Lagarte-Arburu-Gazteluaitz-Lagarte-Erroizpe-Elduain
Luzera
11.00 km

(2021-04-05) Arratsalde pasako mendi ibilaldia Tolosaldeko mendietan.

3 ordu t'laurdeneko iraupena.

Ibilaldia Elduain herrian abiatzen da, bertan aparkatzeko bazter bat erraz topatuko dugu "Tolosana Mandriladora" lantegiaren ondoan.

Hemendik ekialderako norabidean erreka aldera jeitsiko gara etxe handi eder batzuen ondotik "Ermitategi" etxearen parera arte, hemen pista porlandu bat abiatzen da gorantz bere ezkerretik. Porlana berehala amaitzen da eta pistan gora jarraituko dugu borda baten ondotik pasatuz Aiztunaldeko leporantz. Bidea zabala da eta erraz jarraitzen da, langa ugari ere pasa behar dira, batzuk irekita badaude ere.

Honela 4 bat kilometroko igoeraren ondoren Lagarteko gainaldean ezarriko gara, inguru zelaitsua da gainean txillarrak ere tokia irabazia badu ere. Ez dago postontzirik tontorrean, baina bai askorik bereizten ez den harrespila seinaleztatu bat eta harri pilo bat tontorra markatuz.

Tontorra hau egin eta gainaldeko ibilbidea luzatzeko asmoz ekialderako senda jarraituko dugu Gazteluaitz/Minatxuriren mendebaldeko hegaletik Arburu (789m) muinoraino.

Zailtasunik gabeko senda erosoa dago malda gora-beherarik gabe. Tontorra zapalduko dugu, bertan Tibetar erako tontorreko ikurrin batzuk zeuden ni egon nintzenean.

Hemen itzulia emango dugu, hasieran metro batzuk aurrera eginez eta gero Arbururen ekialde azpira pasatuz zelaian zehar Gazteluaitz/Minatxuri (779m) alderako norabidea hartuz. Berehala iritsiko gara tontor honetara ere, azken zatia harkaitzean gora igo behar da eta haitzbitarte ugari daude gainean. Argazki batzuk atera eta, Lagarte alderantz jarraituko dugu senda erosoan aurrea. Lagarte zapalduko dugu bigarren aldiz eta Berroetako lepora jeitsiko gara mendebalderako norabidean eguneko azken tontorrera igotzeko, Erroizpe (804m), gaina zelaitsua du harkaitzen bat badago ere.

2 ordu t'erdiko ibilbidea egin dugu jadanik eta orain zuzenean jeitsiko gara basoan behera doan sendan Elduaien herrira. Jeitsierako lehen zatian 1747. urteko Elduain-Berastegi-Belauntza-Gaztelu herrien arteko mugarrira iritsiko gara, eta aurrera egingo dugu beherantz malda handi samarrean doan sendari jarraituz, senda oso erraz nabaritzen eta jarraitzen da. Aurrerago borda zahar baten hondakinetara iritsiko gara eta hemendik behera bidea zabalagoa da jadanik, eta zati bat aurrerago Elduain herriko lehen baserrietan egongo gara, azkenik erreka zubitik pasa eta abiapuntura iristeko.

Bidean ikusi beharrekoak

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi