Agaramunda San Gregoriotik ibilbidea

inaxio·k

2021/03/21 - 20:03

3 klik
Abiapuntua: San Gregorio (Ataun)
Zailtasuna: Zailtasun gutxikoa
Igoera metatua:360 m
Eskema: San Gregorio - GR20 - Mendiurkullu baserria - Urkullaga - Frantziskoenea baserria - Iberondotxulo baserria - Ergoiena - Ibaiaren bazterreko oinezko bidea - San Gregorio
Luzera:8.00 km
Iraupena: 4 ordu
Ibilbide mota: Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Lurraldea:Ataun

Ibilbide erraza, kontutxoren bat izan ezik: Frantziskoenea baserritik beherako tartea ez da horren nabarmena eta lohi handia egon daiteke euritearen ondoren. Tarte politena erreka bazterrekoa, Ergoiena eta San Gregorio artean. Agaramunda tontorra ibilbidetik kanpo gelditzen da, baina erraza da igotzea Mendiurkullu baserritik gora eginez, GR20a utzita. Igotakoan leku berera itzulita aurrera egitea onena, sasia gailenduta baitago tontorraren beste aldeko eremu batzuetan.

Informazio gehiago Ataungo Turismo orrian.

Wikiloc IDa: 89080
San Martin aldera abiatzen den PR bidea
Bidean ikusi beharrekoak:

Komentariorik ez..

1·tik 21·ra, 21 guztira