Altuera:753 m
Zerrenda:Euskal Mendiak
Abiapuntuak:
Uxue
Lurraldea:Nafarroa
Izen bitxia gorabehera, mendi ederra dugu Capaburros. Uxuetik itxura koniko erakargarria du, antzinako kastro bat salatzen duena. Bertan izanik are nabarmenagoa da mendi hau historiaurreko herri gotortu baten kokalekua izan zela, hainbat metrotako murru pikuek ederki erakutsi bezala. Mendikatea hegoalderantz luzatzen da, Beltranlarraz gainetik pasatuz, eta Aurino gain ederrean amaitzen da, Aragoi ibaiaren gainean.
Komentariorik ez..