Altuera:459 m
Zerrenda:Euskal Mendiak
Abiapuntuak:
Faltzes
Lurraldea:Nafarroa
Faltzes herriaren mendedaldean goi-ordoki zabal bat hedatzen da hainbat kilometroz, soro eta haizerroten artean, Leringo errepideak banatuta. Especiel gainean aurkituko dugu punturik altuena, baina erpin geodesikoa Vedadillon topatuko dugu, ia kilometro bat ekialderago. Oro har gain hauek ez dute mendi itxura handirik, eta ia erlieberik gabe sakabanatzen dira ordokian. Iparralderago, ordea, Umbano gaina (429m) igo dezakegu, mendi piura handiagoarekin, bere konkor bikoitzarekin.
Komentariorik ez..