Ataungo "domo"a iparraldetik ixten duen karaitzezko gandorreko haitz muturrek osatzen dute Intzartzuko Haitzen multzoa, Arastortzeko gainaren segidan, haren mendebaldean. Haitz mutur lerden horietan garaienak Aizkorrandi izena du, baina baditu inguruan altuera beretsuko beste batzuk ere. Gandorra estua da tarte batzuetan eta kontuz ibili beharra dago, amildegiaren ertzean ibili behar baita tontor horien artean aurrera egiteko.
Mendebaldeko gandorrean hainbat hegazti harrapariren babesleku bihurtu den eremu bat dago eta, ondorioz, hobe da eremu hura saihestuz igotzea. Tontorrean txartelontzia eta ikuspegi ederra eskaintzen duen begiratoki lasai bat topatuko dituzue.
Oso gertu (< 1.000 m)
Koba Beltz koba (791 m.) ·
Ibilbideak
Komentariorik ez..
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig