Berrendiko buzoia eta erpin geodesikoa nahasgarriak gerta litezkeen arren, Arrondoa harria da Berrendiko mendikateko punturik gorena. Aitzakia ederra talaia bakarti honetaraino hurbiltzeko. GR 11ren markez hornituriko bidexka bat gandorretik gertu pasatzen da tarte luze batean, tontorretara gerturatuz lotuz pagadi eder batean barrena. Hegoaldetik iristen diren bidexkak harrate basati samarretara eramanen gaituzte, bakan erabiliak, eta erosioak jota. Gailurra garaiera beretsuko hainbat tontorrek osatzen dute eta ez da erraza garaiena zein den asmatzen, seguruenik GPSaren laguntzaz bilatu beharko dugu. Handik, basoak ipar aldeko bistak eragotziko dizkigun arren, hegoalderantz paisaia zabalak ikusiko ditugu.
Oso gertu (< 1.000 m)
Bat ere ez.
Ibilbideak
Komentariorik ez..
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
Bat ere ez.
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig