Skip to main content

Akolatxara mendia

inaxio·k

2021/02/22 - 20:48

Tontorra | ©Enezubi (20210610)
Altuera
360 m
Abiapuntuak
Ereñozu · Epela
Lurraldea

Mendi apala da Akolatxara (bada urrutira gabe beste gain bat garaiagoa, Ekidalean, Arritxieta izenekoa), baina metrotan eskas gelditzen bada ere badu bere inguruan intereseko motibo ugari. Paisaia nahiko txukuna da bere inguruan eta Hernaniarrentzat estimatua den aisigune bat dauka bere hegoaldeko hegian, Akola izenekoa. Bertan dagoen baserriak ere izen bera dauka, hortik jasoa izango dute beharbada gainontzekoek izena. Bestetik trikuharriz inguratuta dago, horietakoren bat oraindik ere nahiko egoera onean: Sagastietako lepoa I. Epele / Landerbaso errekak Iparraldetik eta Usoko errekak Hegoaldetik mugatzen dituzte bere hegiak, hainbat ibilbide egiteko aukera garbiak eskainiz, basoetan barrena gehienean. Tontorrean erpin geodesiko bat baino ez da ageri, haitz mutur gorriz inguratuta, hariztiaren itzalean.

Oso gertu (< 1.000 m)

Putzuzar trikuharria (250 m.) · Akolako Lepua III trikuharria (266 m.) · AKOLAko Lepua I trikuharria (354 m.) · SAGASTIETAko Lepua II trikuharria (378 m.) · SAGASTIETAko lepoa III trikuharria (382 m.) · AKOLAko Lepua II trikuharria (406 m.) · SAGASTIETAko Lepua I trikuharria (427 m.) · ARRITXIETA trikuharria (481 m.) ·

Ibilbideak

Ibilbidea Abiapuntua Gorabehera Nork
PR-1002: Igorin-Akola aldeko trikuharriak Epela (Hernani) 400 m inaxio
Latsa - Agiñaga - Urdaburu - Malbazar - Arritxieta - Akola Latsa (Hernani) 930 m inaxio

Komentariorik ez..

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi