Altuera:481 m
Zerrenda:Euskal Mendiak
Lurraldea:Nafarroa
Los Arcos/Urantzi eta Lazagurria artean erliebe leuneko mendialde zabal bat hedatzen da, soroz eta errepoblaturiko pinudi txikiz zipriztinduta. Gorabehera handirik ez izanik, toki aproposa da ibilaldi luzeak egiteko orinez zein txirrindulaz, Riojako mugatik hurbileko paisaia zabalez gozatuz.
Castillarko gailurrean antzinako eraikin baten hondakinak topatuko ditugu, gaztelu edo gotorleku bat ustez, mendiaren izenak aditzera ematen duenez. Oso hurbil, San Lorentzo ermita dago, eta kilometro batzuk ekialderago, baina artean mendikate berean, Almuzako ermita.
Komentariorik ez..