Muskilda mendia

zuriain·k

2021/01/11 - 13:38

Muskildako ermita
Muskildako ermita ©zuriain (2021-01-11)
klik
Altuera:1.072 m
Abiapuntuak: Otsagabia
Lurraldea:Nafarroa

Oriren baimenarekin, sguruenik Zaraittzuko mendirik ospetsuena izan arren, Muskilda ez da oso mendi deigarria. Basoak erabat estaltzen du (pagoak eta errepoblazio pinuak gehienbat, baina bidean hainbat espezie aurkituko ditugu, kartelekin seinalatuak), eta gailurrean ura biltzeko etxola kaskar bat besterik ez dugu aurkituko. Eskerrak, XII. mendeko ermita ospetsuak, eta haraino eramanen gaituen bide ederrak bisita gozatuko digute. Basoak erabat oztopatuko dizkigu ikuspegiak, baina behin gailurra zapaldutakoan, soka iparralderantz jarraitu eta larre ederretara aterako gara. Hortik bai, Abodi eta iguruko mendien paisai zabalaz gozatuko dugu.

Komentariorik ez..

Near targets

Muskildako Andra Maria eraikina (487 m.ra) · Muskilda gurutzea (535 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints