Laxkar mendia

zuriain·k

2020/12/09 - 12:26

Laxkarko gailurra
Laxkarko gailurra ©zuriain (2020-12-09)
klik
Altuera:970 m
Lurraldea:Nafarroa

Gain ez oso nabarmen bat dugu Laxkar, Espotz herrixkaren gainean. Harrizko gailurra basoak erdi inguraturik egonik, eta baso hori itxita eta biderik gabea izanik, Laxkar ez da oso mendi erakargarria gertatuko begirada batean. Bertan egonik, baina, paisaia harrigarriak topatuko ditugu iparraldeko lepoan dagoen larretik. Gailurretiko panorama ez da hain zabala izanen, baina Espotz gaineko perspektiba desberdin eta erakargarria emanten digu.
Espotz bertatik-bertara dagoenez, eta interes apur bat eransteko, hobe dugu Ardaitz herritik abiatu eta Playa izeneko larre ederrak zeharkatzea, Larrogaingo malkarren azpitik.

Komentariorik ez..

Near targets

San Martin eliza (406 m.ra) · Espotz tokia (443 m.ra) · Artzi (911 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints