Altuera:1.003 m
Beste izenak:
- Etarte
- La Ermiita
Zerrenda:Euskal Mendiak
Abiapuntuak:
- Gurpegi
- Espotz
Lurraldea:Nafarroa
Ukua harritik Etarte lepoak berezita, Oiartzabal gaina aurkituko dugu, baso trinko batek estalita. Mendi soka mendebalderantz jarraituta, Oiartzabalgo trikuharri ederra aurkituko dugu, Aldapaburu gainera iritsi baino lehen.
Baso sarriek estaltzen dituzte gailur hauek, eta bide gutxi daude, galtzeko zorian gehienak. Hala ere, Etarteko lepotik ez dugu zailtasun handirik izanen gailurrera iristeko. Interneten mendebaldeko lepora daraman bide bat deskibatzen bada ere, egun bide hori erabat galduta dago, zuhaitz eroriek oztoptuta.
Gailurrera iritsiz gero, antzinako ermita baten hondakinak topatuko ditugu, baita ustegabeko balkoi bat ere, Ukua harriaren ikuspegi mugatua baina ederra emanen diguna.
Komentariorik ez..