Ekiluzea mendia

zuriain·k

2020/10/28 - 13:43

Ekiluzea
Ekiluzea ©zuriain (2020-10-28)
klik
Altuera:1.055 m
Mendialdea:Aretako mendiak
Abiapuntuak: Ibiltzeita
Lurraldea:Nafarroa

Aretako mendiak ekialdetik mendebalderantz gurutzatzen dituen gandor bikoitzaren gain polita dugu Ekiluzea. Mendebalderantz, gandor horrek mendi tontor ospetsuagoetan altxatzen da (Olotoki, Aldu, Errezlanda, Aritzgaina...), baina Ekiluzea, bere xumean, badu zer eskaini. Ibiltzietatik abiatuta, pendiz handiko pista batek lepoko larre ederrean jarriko gaitu. Hortik aurrera, ahal bezala zeharkatu beharko dugu basoa, erabat itxita eta sasiek hartuta baitago. Gandorrean barrena joateko aukera egon badago, baina kontuz ibili beharko dugu, erortzeko arrisku handia baitago zenbait tokitan. Saria, ohi bezala, paisaia ezin zabalagoak eta inor gutxik zapalduriko tontor batean egotea.

Komentariorik ez..

Near targets

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints