RallarEnviado por zuriain el 2020, Octubre 21 - 13:28.
![]() Rallarko malkarrak ©zuriain Leireko monasterioaren gain-gainean dagoen gailurra da Rallar. Malkarrek itxura ikusgarria dute, azpian dagoen monolitoarekin batera. Seguruenik ez da Arangoiti eta Kastellar bezain ezaguna edo bisitatua, baina ez da iristeko zailtasunengatik: bide eder batek zuzenean eramanen gaitu Leiretik gailurraren ekialdeko lepora, non bat eginen dugun Cerradatik datorren bidearekin. Hortik gora, harrietan saltoka ibiliko gara, gailurra osatzen duen harkaitz ikusgarrietaraino. Bakarrik edo inguruko beste gailur batekin batera, merezi du bisita bat.
|
![]() |