Zugazmendi mendia

zuriain·k

2020/08/03 - 10:07

Arkatxuko trikuharria
Arkatxuko trikuharria ©zuriain (2020-08-03)
3 klik
Altuera:806 m
Lurraldea:Nafarroa

Zugazmendi gailur ez oso nabarmena da Imotz, Atetz eta Basaburua artean zabaltzen den mendialdeko oihanean ia ezkutaturik gelditzen dena. Pagadi zabalak nagusi, pinudien zipriztin batzuekin tartekatuta eta noizbehinka, borda baten inguruko larreak besterik ez dugu aurkituko. Paisaiarik ez beraz, baina baso erraldoi hauetan barrena paseatzea, batez ere udako sargorian, plazer hutsa da. Kontuz ibili beharko dugu, basoa hain zabala eta orabehera handirik gabea izanik, erraza da norabidea galtzea. Komeni da GPSa edo orientazio tresna egokiak eramatea.
Zugazmendi inguruan, Aano (781m) eta Xoxanea (804m) gainak daude, eta mendebaldean, Arkatxu gaina (776), bi trikuharri ederrekin.

Komentariorik ez..

Near targets

ARKATXIKI trikuharria (520 m.ra) · ARKATXU trikuharria (788 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints