Sandoain mendia

zuriain·k

2020/07/24 - 12:45

Sandoaingo harriak
Sandoaingo harriak
©zuriain (2020-07-24)
1 klik
Altuera:929 m
Mendialdea:Aretako mendiak
Abiapuntuak:
  • Elkoaz
  • Aristu
Lurraldea:Nafarroa

Elkoaz eta Aretako mendi garaienen artean, gandor zorrotz bat zabaltzen da hainbat kilometroz, eki-mendebaldeko norabidean. Gandor hori batzuetan desagertu egiten da, noizbehinka berragertuz orratz ikusgarrien moduan: Atzarte, Lube... Errezlanda mendia ere plegamendu bereko beste zati bat besterik ez da.
Elkoaz herriaren gainean gandorrak Sandoain izena hartzen du, antzeko altuerako hiru haitz ikusgarri utziz. Harrigarriro, bide zaharrak ez dira galdu eta Zaraitzuarren abelbideak gailur hauetatik gertu utziko gaitu. Gero, ehiztarien bidexkak eta eskalada erraz baina batzuetan deserosoak egin beharko ditugu tontorrak zapaltzeko.

Komentariorik ez..

Near targets

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints