Santa Luzia mendia

zuriain·k

2020/07/03 - 08:57

Harri pila itzela gailurrean
Harri pila itzela gailurrean
©zuriain (2020-07-03)
klik
Altuera:588 m
Lurraldea:Nafarroa

Aragoi ibaia eta Zangoza eta Xabier lotzen dituen NA-5410 errepidearen artean mendialde ez oso ezagun bat dago, soroz eta baso txikiz zipriztindua. Ugarte da mendirik altuena eta seinale geodesikoa duena, baina inguruan badago zer igo. Aipaturiko errepidearen mendebaldarantz, Lugar gaina (605m) eta Santa Luzia (588m) aurki ditzakegu. Lehenak altuagoa izanik, ez du pasaia handirik, pinuz estalita baitago. Tokiak "Peña del Adiós" izena ere du, Xabierko Fantziskok bertatik agurtu omen zuen bere jaioterria, munduan barrena hasi baino lehen.
SAnta Luzia gainak ez du horrenbeste kondaira, baina gailur irekia du, kairn alimaleko batekin, eta paisaia zabalak eskaintzen ditu.

Komentarioak

    kaixo mendizaleok.
    Atzo izan nintzen inguru horietan eta Santa luzian ere izan nintzen, ez dakit zer dela eta, baina gainaldeko harripila mordo hori ez dakit zertara datorren. Tontorra seinalatzeko baino, beste zeozer dirudi eta itsusitu egiten du gainaldea.
    Ongi izan.

Near targets

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints