Altuera:578 m
Zerrenda:Euskal Mendiak
Lurraldea:Nafarroa
Aiegi, Eguzkitza eta Arbeitza herrien triangeluan erliebe malkartsu samarreko mendialde bat zabaltzen da, nahiz eta altuera aldetik oso nabarmena ez izan. Txintxiligaina da gailurrik altuena, ekialderago dagoen Ostaita (646m) mendiaren atzetik. Inguruan soroak eta olibondoak tartekatzen dira baso txiki eta sasiek hartutako zati zabalekin. Xendra gutxi daude, eta batzuetan itxi egiten dira, kontuz ibili beharko dugu beraz larruturik amaitu nahi ez badugu.
Komentariorik ez..