Holtzarteko zubia-OtsogorrigañaEnviado por Xabiaram el 2020, Junio 23 - 17:29.
![]() Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz (2019-08-16) Egun pasako mendi ibilaldia Euskal Pirineotan. Ibilbidea Lojibar auzoan abiatzen da, bertan ostatua eta aparkalekua dago autoa uzteko. Behin hemen Ardaneko saroietara daraman bidezidor bat hartuko dugu 850 metroko garaieran hasiko gara eta Ardanepekoa saroira iritsiko gara, 1050 metro ingurura dagoena, hemen aterpe bat dago. Errekaskoaren ondoko bidezidorrari jarraituz Ardanegoikoa saroira iritsiko gara, (1350m) hemen artzain bordak, mendi aterpea eta paisai izugarri ederra aurkituko dugu. Otsogorrigaña (1923m) mendia begi aurrean izango dugu jadanik. Baina zuzenean hona jarraitu beharrean Otsogorritxipia (1794m) aldera (hego-mendebalera) doan senda hartuko dugu lehenik, ondoren Otsogorri eta azkenik Otsogorrigaña tontorretara igotzeko ipar-hego gandorrean zehar. Bidea luzea da, nik 5 bat ordu behar izan nituen eta desnibela ere kontuan hartzekoa da, 1600 bat metro. Bestela ez du aparteko zailtasunik, bidea ona da eta giro onarekin gozatzeko ibilaldia da. Tontorrean atsedenaldi bat egin eta zerbait jan ondoren, arratsalde parterako jeitsiera bidea hartzea dagokigu. Honetarako ni ipar-mendebaldetik jeitsi nintzen (Ipar-ekialdetik ere egin daiteke), Uthurrurdinetako Lepora doan sendara eta hortik Pistako saroia aldera. Bidezidorrari jarraituz Pistako urjauzi ikusgarrira iritsiko gara, inguru honetako handiena, tartea apur bat freskatzeko bidean bero egiten duenean. Aurrerako bidean malda handian behera jeitsiko gara Pistapeko saroian zehar goizean ibili garen Holtzarteko basoko pistara. Eta hortik aurrera ere goizean ibilitako bidetik itzuliko gara, Holtzarteko zubira lehenik eta Lojibarreko aparkalekura ondoren.
|
![]() |