Altuera:1.359 m
Beste izenak:
- Paso Antxo
- Eskalar W
Zerrenda:Euskal Mendiak
Mendialdea:Leire
Abiapuntuak:
Tejeria
Lurraldea:Nafarroa
Hainbat urtez, Arangoiti (1350m) jo zen Leire mendilerroko gainik altunena. Doitasun handiagoko neurketek, baina, mendilerroko zonalde honetan jartzen dituzte punturik altuenak. Pluralean diot, zeren Cabañas gainarekin batera, Paso Antxoaren ekialdean dagoen Leras gaina (1361m) are altuagotzat jotzen da egungo mapetan.
Paso Antxora daraman bide ezagunena Biguezal eta Castillonuevo artean dagoen Tejeriako bordetatik abiatzen da. Hegoaldetik ere bideak iristen dira Tiermas herritik. Arratera ailegatuta, markatutako xendra -baina batzuetan erdi galdu- batek eramanen gaitu gailurra dagoen balkoi ikusgarrira. Mendebalderago joanez, tako geodesiko bat aurkituko dugu, are balkoi ederrago batean.
Komentariorik ez..