Orniategi errota

inaxio·k

2020/03/04 - 21:14

Orniategi errota, Asteasu
Orniategi errota, Asteasu ©inaxio (20200222)
4 klik
Mota:Errota
Beste izenak: Urniategi
Lurraldea:Asteasu
Iraupen egoera: Suntsitua

Hala dio bertako panelak:
"Urniti edota Urniategiko kontzeju-errota zaharra, Erreka bailarako beste batzuk bezala, XVI. mendean eraiki zuten arren, gaur egun dagoena XVIII. mendekoa da eta XX. mendearen hasieran erre zen; horregatik, baztertua utzi zuten, harik eta 2014an Burdina Taldeak berreskuratu zuen arte.
Denbora horretan zehar errentan jarri zieten hainbat mazterri, besteak beste, Ignacio Aldaiturriagari (1710), Pedro de Arillagari (1746), Juan Bautista de Urcolari (1775), Agustin Trecu eta Ignacio Urkiari (1798) eta abarri.
Eraikinak, oso hargintza onekoa, bi ehotze-harri pare zituen, garia eta artoa ehotzen zituztenak hurrenez hurren. Aldameneko baserriarekin batera eraiki zuten, eta bertan errotaria bizi zen. Berak, errotako lanez gainera, nekazaritza- eta abeltzaintza-lanak ere egiten zituen.
Ballarako bide nagusiaren ondoan kokatu zutenez, errota bezero eta oinezkoen bilguna izan zen, baita zurrumurru eta berrien zabalgune ere.
Errotari ura ekartzen zion ubidearen bazterrean zegoen bide haren ildoaren gainean eraiki zuten egungo errepidea, 1954an. Horretarako, bia ubidea, bai errotaren kanaltxoaren zati bat deuseztu behar izan zituztenez, errota erortzeko zorian geratu zen."

Komentariorik ez..

Near targets

Errizu eraikina (333 m.ra) · Elizmendi tumulua (680 m.ra) · Errekaballara auzoa (684 m.ra) · Asteasu udalerri-burua (733 m.ra) · Asteasu (733 m.ra) · Garinerrota errota (776 m.ra) · San Esteban eliza (783 m.ra) · Larraul (798 m.ra) · Santa Krutz eraikina (874 m.ra) · Elizmendi auzoa (883 m.ra) · San Pedro eliza (953 m.ra) · Santa Marina eraikina (968 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints