Altuera:571 m
Zerrenda:Euskal Mendiak
Mendialdea:Arratia-Nerbioi
Lurraldea:Nafarroa
Villatuerta eta Oteitza herriak lotzen dituen errepideak mendialde ez oso nabarmen bat zehakatzen du. Karlisten gerrek arrasto sakona utzi zuten lurralde honetan, eta asko dira alderdi bateo zein bestearen gotorlekuen hondakinak dituztenak. Mendi honetan Isabelinoen posizio bat egon omen zen. Nolanahi ere, Santa Barbara izena antzinako ermita batetik datorkio mendiari. Egun, gotorleku edo basliza arrastorik ez begien bistan, eta ehiztarien aterpe bat topatuko dugu gailurrean. Pista eta bideak nahiko ongi egokituta daude paseatzeko. Txango laburra luzatu nahi izanez gero, ipar-mendebalderago dagoen Legardeta gaina ere igo genezake.
Komentariorik ez..