Orhi AlupiñatikEnviado por Xabiaram el 2020, Febrero 8 - 18:11.
![]() Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz (2019-08-17) Egun pasako mendi ibilaldia Euskal Pirineoetako mendi handi batean. Ibilaldia Larraine aldean, Organbidexka mendatearen oinetan abiatzen da. Autoa uzteko bazter bat ere egoten da. Errepide ondoan pista bat abiatzen da basoan barrena. Malda handi batekin abiatuko gara Orpüne aldetik gora, bidea nabaria da eta ez du zailtasunik jarraitzeko. Jarraian Thartapünta (1526m) tontorrera igoko gara eta hegoaldetik jeitsi zelaian behera, Xaxpigaña (1768m) mendiari ekiteko. Lasai hartu beharreko tartea hau ere, baina gozagarria giro onarekin, malda onean gora tontorra zapaldu arte. 400 metroko desnibela. 1 ordu. Jadanik Orhi (2017m) igotzea besterik ez zaigu gelditzen, lehenik Alupiñako arraila gainditu beharko dugu, bi bide daude pasatzeko, gandorretik arriskutsuena dena, eta iparraldetik, arrisku gutxiagokoa, nik bigarren hau egin nuen. Xaxpigañatik Alupiñako iparreko zokora jeitsiko gara eta hortik gora ekin, langa bat pasako dugu, eta hemendik aurrera zuzen jarraitu behar da Orhiren mendebaldeko gandorretik doan bidezidorrean gora. Igoera tarte hau ere oso polita da. Ordubete eta 300 metroko desnibela. Behin tontorrean, ohiko argazkiak egin, atsedena hartu eta zerbait jateko une egokia. 1 ordu. Erroimendi ondoan errepidera irtengo gara tarte labur batez Burkegiko zelaigunera iritsi arte, hona sartu eta beherako sendari jarraituko diogu pagadian Aitxun aldera, Ordaixa Gaina iturria ere bidean aurkituko dugu. 650 metroko garaierara iristean mendebalderako pista bat hartuko dugu Galharrea bordara daramana, borda pasa eta goizean abiapuntu bezala erabili dugun tokira iritsiko gara erreka zeharkatu ondoren.
|
![]() |