Larraine-Erroimendi-Orhi

Xabiaram-k sortua, 2020, otsaila 8 - 18:06
Ibilbide mota Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Zailtasuna Zaila
Lurraldea Larraine
ABIAPUNTUA Larraine
Eskema Larraine-Erroimendi-ORHI (2017m)-Behaztoi gandorra-Altxun-Larraine
Lotuta »Orhi (mendi)
Gora-behera1500 m
Luzera18 Km
Iraupena0:00 - 0:15
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Larraine-Erroimendi-Orhi
Orhi (2017m) azken zatia

(2019-08-08) Egun pasako mendi ibilaldia Zuberoako Euskal Pirineotan.
6 ordu eta erdi ibilian. Ordubete eta hamabost minutuko bazkal-atsedenaldia tontorrean.

Ibilaldia Larraine herrian abiatzen da, Aduana zaharra dagoen tokian, bertan autoa uzteko aparkaleku txiki bat ere badago. Jarraian herrian barneratuko gara eta Oihaneko Bidea pista hartuko dugu hegoalderako norabidean, bide hau zabala da eta 1000 bat metroko garaierara iritsi arteko jarraituko dugu. 1. ordua.

Ondoren St. Josebe basoan barneratzen den bidezidorrari jarraituko diogu, izen bereko baseliza bat pasako dugu eta aurrera jarrai Erroimendiko mendatera iritsiz. Orain basoak atzera utzi eta belardi inguru zabalean aurkituko gara, Orhi mendia gainean dugularik. 2. ordua.

Erroimendiko lepotik zeharkako igoera egingo dugu Orhiren azpitik Arthanolatzeko gandorra eta Harl├╝thuako sakongunea pasatuz Orhitxipiaren ekialdean ezarri arte 1700m metroko garaieran, tarte gehienean bidezidor nabaria dago eta azken zatira arte malda ere ez da handia. 3. ordua.

Jadanik azken zatia besterik ez zaigu gelditzen, Orhitxipia (1925m) eta Orhi (2017m) igotzea, eta horrela ekingo diogu ekialdetik mendebalderako norabidean, Orhiren azken malda zutira iritsi, gainditu eta tontorrean ezartzen garen arte.
4 orduko igoera eta ia 1500 metroko desnibela gainditu dugu jadanik, une egokia da tontorrean argazki batzuk atera, atseden apur bat hartu eta zerbait jateko, toki eta eguraldi eguzkitsu paregabeaz gozatuz.

Arratsaldea dugu jadanik eta itzulera bideari ekin behar, jeitsiera Behaztokiko gandorrari jarraituz egin nuen, malda handia dago beherantz baina ez du arriskurik, honela iritsiko gara Erroimendiko mendatera. Hemen Larrainera daraman errepidearen ondotik jeitsiko dugu zati bat eta beste zati bat errepidetik bertatik Burkegiko belardi-pagadira iritsi arte. Hemen Aitxun aldera eramango gaituen sendari jarraituko diogu eta etxaldeen ondotik doan bideari jarraituko diogu Larraine herrira, abiapuntura iritsi arte. 2,5 orduko jeitsiera.

Irudiak

***

***

***