Altuera:741 m
Beste izenak:
Anbera
Zerrenda:Euskal Mendiak
Lurraldea:Nafarroa
Erbiain gainak Andrikain harrate ospetsuaren ekialdea zaintzen du, Gaztelu mendixkarekn batera. Egiaz, gain hau Pagadi mendiko adar bat besterik ez da, baina mendi bildumazaleok ezin dugu gainik igotzeke utzi, are gutxiago laugarren mailako seinale geodesiko bat badute, aparteko ikuspegiak iradokitzen duen ezaugarria. Nolanahi ere, garai batean paisaia zabalak ikusten baziren gailur honetatik, egun ez da hala. Landaretzak erabat oztopatu du mendi honen gainaldea eta nekea da oso punturik goreneraino iristea. Mendizale amorratu eta basurdeentzat bakarrik.
Komentariorik ez..