Egurzano mendia

zuriain·k

2020/01/15 - 14:20

Egurzano mendia Arizandia menditik
Egurzano mendia Arizandia menditik ©zuriain (2020-01-16)
klik
Altuera:791 m
Beste izenak: Tres Mugas
Abiapuntuak: Zabaltzako gaina
Lurraldea:Nafarroa

Zabaltza eta Adoain arteko mendatearen hegoaldetik luzatzen den adarra bitan banatzen da Zelaigaina mendian. Mendebaldeko adarra Aritzandia mendian amaitzen da eta ekialdekoa Egurzanos gainean. Mendialde honek garai hobeak ezagutu zituen giza presentziaren aldetik, baina egun iragan honen arrastoak besterik ez dira ikusten: borda hondakinak, sasiek hartutako larreak... Bakardadea bilatuz gero, Urraulgoitiko mendialdeak apartak dira. Hala ere, bideak ez dira erabat itxi eta arazo handirik gabe iritsiko gara Egurzanoko gailur bakartira. Bidean, Zelaigaina mendiko behatokia ere bisitatuko dugu.

Komentariorik ez..

Near targets

Bagoandia mendia (978 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints