Altuera:679 m
Beste izenak:
- Egillor
- Solano de las viñas
Zerrenda:Euskal Mendiak
Abiapuntuak:
- Imirizaldu
- Irurozki
Lurraldea:Nafarroa
Areta eta Sansola ibaiek bat egiten duten tokiatik hurbil, eta Ugarrongo arroilaren iparraldean, Txaskokia edo Egillor mendia dago. Bizkar edo gandor luzea da, ezpelez eta sasiz estalita hegoaldean. Iparraldean, soroak mendi sokaraino iristen dira. Mendi bildumazaleak kanpoan utzita, gain honen interes bakarra Urraulgoitiko paisaien talaia izatea da, gailurreko tako geodesikoak aditzera ematen duen bezala.
Komentariorik ez..