Lizarrausti-Puttarri ibilbidea

Xabiaram·k

2019/12/11 - 21:11

klik
Abiapuntua: Lizarraustiko parketxea
Zailtasuna: Zailtasun gutxikoa
Igoera metatua:800 m
Eskema: Lizarrausti-PUTTARRI (1299m)-Hirupagoeta-Alleko-Lizarrausti
Luzera:12.00 km
Iraupena: 4 ordu
Ibilbide mota: Itzulia, jaitsiera beste bide batetik

(2019-10-13) Arratsalde pasako mendi ibilaldia.

3 ordu eta erdiko iraupena (15:30-19:00)

Ibilaldia Lizarraustiko Parketxean abiatzen da, hasieran Etxarri-Aranatzera daraman errepidea jarraituko dugu kilometro batez eta hemen ezkerrera gelditzen zaigun pista hartuko dugu. Pista zabala da eta zuzen ekingo diogu basoan gora, bideak ez du zailtasunik malda bera ezik, ordubeteko ibilaldiaren ondoren 1000 metroko garaierara iritsiko gara eta bigarren zatiari ekingo diogu, Puttarri (1299m) tontorra, honek tarte apur bat maldatsuagoak ere baditu baina ondo igo daiteke.

Behin tontorra zapalduta hurbil dagoen Hirupagoeta (1235m) tontorrera joko dugu, ordu pare bateko ibilaldia osatuz. Gainalde honetan pagadi ikusgarriaz gozatzeko aukera ere izango dugu.

Ondoren beherako bidea hartuko dugu, hau GR-12 EH mendi ibilbideak jarraitzen duen bidezidorretik egingo dugu, zuzen jeitsiko gara Alleko mendiaren lepora iritsi arte eta hemen tontorra hegoaldetik inguratuz Lizarraustira jeisten den sendatik behera egingo dugu Parketxera arteko bidea.

Wikiloc IDa: 42442470
Puttarri (1299m) tontorra

Komentariorik ez..