(2019-11-17) Goiz pasako mendi ibilaldia. 3 orduko iraupena.
Ibilbidea Irurako plazatik abiatzen da, autobidaren gaineko zubia pasa eta laister basoan gora egiten duen bidezidor estu bat jarraituko dugu. Pinudian gora igoko gara malda nahiko handian Goroldiketako gaintxora iritsi arte, hemen Uzturreko kurutzeara daraman senda jarraitu behar da, eta segidan Uzturre (730m) tontorrera daramana. Bide guztia nahiko nabarmena da eta erraz jarraitzeko senda dago.
Gaina egin ondoren beherantz egiten du bideak Belabieta aldera mendiaren bizkarrari jarraituz, bizkar honen erdialdean Artxipilagara daraman bidea hartuko dugu ezkerrera, eta hemendik Loatzo (633m) gainera daraman bidezidorra. Gain honetan aterpe bat eta inguruan mahahi panoramiko bat ere badaude.
Irura herrira jeisteko gainerako bidean pista zabala dago, hasierako tartean pinudiko bidezidorrean egiten dena salbu.
Komentariorik ez..
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig