Plazaola-Urepel-Eguzkizko Muinoa-Plazaola ibilbidea

Xabiaram·k

2019/12/08 - 15:28

klik
Abiapuntua: Plazaola
Zailtasuna: Zaila
Igoera metatua:1300 m
Eskema: Plazaola-Intxusi-Altzegi-Urepel-Erroste-Erroizte Hegoa-Eguzkizko Muinoa-Baztarla-Arramia Lepoa-Tolarea-Plazaola
Luzera:22.00 km
Iraupena: 8 ordu
Ibilbide mota: Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Lurraldea:Leitza

Ibilaldia Plazaola geltoki zaharrean abiatzen da. Bertan Leitzaran ibaiko zubia pasa eta Altzegi aldera doan bidea hartzen dugu, hasieran pista zabala dugu, eta gero senda estuago bat hartuko dugu borda artean igotzen dena Intxusu aldera, malda nahikoa gogorra da tarte batzuetan, lehen orduan 500 bat metroko desnibela gaindituko dugu eta Intxusu (951m) tontorrera iritsiko gara, hemendik Altzegira (1015m) berehala helduko gara, tontor honek aurrekoak ez bezala postontzia ere badu.

Jarraian Urepel aldera joko dugu, lehenik malda handi bat jeitsi eta ondoren Kondizatzeko Lepotik gora ia 200 metroko desnibela duen azken malda zelaian gora.

Orain Erroste aldera jeitsiko gara Urepel tontorrean hegoalderako norabidea hartu eta belardian behera egingo dugu honen ertzera iristean pagadian sartu eta ekialdetik pasatzen den pistara sartzeko, gero pista honi jarraituko diogu Errostera iritsi arte.

Hemendik Erroizte tontortxoetatik pasatuz Eguzkizko Muinora (1083m) eramango gaituen bidea hartuko dugu, lehen muinora arte, Erroizte Azpikoa, pista zabala dago, gero senda estuagoari jarraitu behar zaio gandorretik eta azkenik Eguzkizko Muinora igotzeko malda handiari ekingo diogu, hau pagadian barna doa eta poliki hartuta gozatuz igotzen da.

Behin tontorrean, lau orduko ibilaldia egin ondoren, atsendeladi txiki bat hartuko dugu zerbait jateko.

Jarraian Plazaolara itzultzeko bideari ekingo diogu, ordu pare bateko bidea izango da hau,

hasieran Petriketa eta Baztarla muinoak ikutuko ditugu mendilerroaren bizkarrean bertan daudenak, eta ondoren Arramiako Lepora jeitsi eta beherantz jarraituko dugu Iruso-Tolarea ingurutik, Plazaolako bidegorrira iritsi arte. Hemendik abiapuntura jarraituko dugu.

Wikiloc IDa: 42940621
Eguzkizko Muinoa (1083m) tontorra
Bidean ikusi beharrekoak:Urepel

Komentariorik ez..