Intzako Dorrea mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Tontorra HEtik
Tontorra HEtik ©inaxio (20100718)
8019 klik
Altuera:1.431 m
Beste izenak:
  • Irumugarrieta
  • Intzeko Torrea
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
  • Aralarko guardetxea
  • Errazkin
  • Gaintza
  • Intza
Lurraldea:Nafarroa

Intzako Dorrea omen du izenik jatorrena, Irumugarrieta deritzon lekua ez baita tontorrean gelditzen. Inguruan elkartzen diren hiru lurralde horietako bi Gipuzkoa eta Nafarroa dira, eta tontorra Nafarroako aldean gelditzen da; beraz, Aralarko tontorrik garaiena, Nafarroan da.

Tontorrera Hegoaldeko bizkarrean gora datorren bidea hain zuzen bi herrialdeen arteko muga zaintzen duten mugarrien aldamenetik dator, Igaratza aldeko pista zabaletik. Bada beste bidezidor bihurri bat Ekialdetik datorrena, Mendiaundi aldetik, gora-behera haundirik gabe, baino arrasto arinagoarekin. Ibilbide ederra osatu daiteke bide biak urratuz, Guardetxetik nahiz Albitik abiatuta: Gertsagako sakaneko bidea - Unagako putzua - Mendiaundi - Ekialdeko bidea- Intzako Dorrea - Hegoaldeko bizkarreko bidea - Trikuharri trikuharria - Igaratza - Desaomendi - Pagomari - Guardetxea. Zaildutako mendizaleentzako berriz Malloetako gain guztiak zapaltzea da erronka dotoreena, Ttutturre eta Balerdi artean, edota Betelu aldetik abiatuta igotzea, mila metrotik gorako aldapa gaindituz. Ikusten duzuenez, edonoren neurriko aukerak eskaintzen dituen mendia da, eta bidearen luzeraz gain, ez du beste zailtasunik. Hori bai, eguzkitik babestua ibiltzea komeni da, ze itzalik ez dago alde horretan eta garaiera kontutan hartuta, eguzkiak gogor jotzen du. Tontorrean, inguru guztira zabaltzen den ikuspegi zabalaz gain, erpin geodesiko haundi bat eta txartelontzia ditugu zain.

Mendialdea*: Aralar

Komentarioak

    gure ibilbidea honako hau izan zen, pena merezi duena: guardetxetik igaratzaino ta hemendik trikuharri bat dagoen tokitik irumugarrietara. puntatik bista zoragarriak daude. gero beste bide bat hartu genun non erreka ta harkaitz zoragarriak agertzen diren. benetan zoragarri eta lasaigarria

    In reply to by nagore

    Guardetxetik pista hartu beharrean nondik hasten da beste bide hori?Iturritikan edo?

    Jakin nahi nuke Irumugarrietara juteko pista hartu beharrean nundikan hartzen den beste bide hori. Guardetxetikan binon nundik?

    Kaixo Iñaki.
    Ez dakit zer esan nahi dezun pistatik joan beharrean, baina behintzat Guardaetxetik abiatuta ohiko bidea pista hartzea da, eta pagomarira iritzi han eskubitara jo eta parkinetik ateatzen den bidea hartu eta zelaigune zabalera irtengo zara eta Intzako dorrea iparraldera joanaz joango zinake, garaiera handiena duena baita.

    Bestalde beste bide bat izan daiteke Errazkin, Intza edo Gaintzatik abiatuta, eta lalloak barrena gora alda gogor eta malkartsuetatik, bidea dago izugarri politak dira bide horiek, baina hauspoak majo sufritzen ditek.

    Beno Iñaki ondo izan eta espero diat hire galdera erantzun izana.

    ni lekunberrikoa naiz irumugarrieta ondoan dagoen herri bata da

    Kaixo mendizaleok! Euskal Herriko mendebaldekoa nauzue eta Malloak aldeko paraje ederrera gura baino gutxiagotan arrimatu izan naiz.
    Asmoa dut Gaintzatik abiatuta Urdelarko bidetik, Baratzail lepotik, Intzako dorrera igotzea.
    Argitu gura nuke Gaintza herritik Urdelarko bidea hartzeko zer egin behar dudan.
    Eskerrik asko Juan

    Kaixo lagunak,

    Igoera hau egin dut Lizarraustiko Parketxetik (622m) abiatuta, hemendik aurrera GR12 bideska hartu nuen Alleko (1017m) tontorrerako bidegurutzerainok, tontorra egin eta gero GR12 bideskara jeisten gara berriro Puttarrirantz (1299m) jarraitzeko, ni tartean pagadian barrena ibili nintzen "Ansaretako Zaparra" trikuharria ikustera joateko (argazkia: http://www.euskal-herria.org/argazki/2017/10/88576.jpg) eta ondoren Puttarrirako bideskara berriro.
    Hiru orduren ondoren Puttarri (1299m) tontorra zapaldu eta Aralar Nafarreko larreetarantz jarraitu nuen. Ordubete baten buruan "Trikuharri" trikuharrira (argazkia: http://www.euskal-herria.org/argazki/2017/10/88579.jpg) heltzen gara eta hemen abiatzen da Irumugarrieta/Intzako Dorrea-rako (1430m) azken igoera, ordubete bat behar da tontorrera iristeko. (Argazkia: http://www.euskal-herria.org/argazki/2017/10/88567.jpg) 5-6 orduko ibilbidea.

Near targets

Aldaon mendia (812 m.ra) · ZULUETA etxola hondoa (876 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

1·tik 58·ra, 58 guztira