Beloriz mendia

zuriain·k

2019/09/17 - 09:55

Beloriz, La Valetik
Beloriz, La Valetik ©zuriain (20190913)
117 klik
Altuera:770 m
Abiapuntuak:
  • Aspurgi
  • Egurzano
Lurraldea:Nafarroa

Egurzano errekak, Santa Kolonba arroilean sartu eta Zaraitzu ibaiarekin elkartu aurretik, La Val izeneko ibartxoa zeharkatzen du. Ibar estua eta eskutua da, Idokorri, Montetes eta Beloriz mendien artean estuturik.
Mendi hauek garai batean larrez estalita egonen ziren, baina egun, aziendak desagertu eta basoa nagusitu da gailur gehienetan. Hala ere, oraindik bide eta xendra egokiak aurkituko ditugu, eta gain ahaztu hauek aitzakia izan daitezke Santa Kolonbako arroila berriz bisitatzeko.

Komentariorik ez..

Near targets

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints