Skip to main content

Berreuko Gaina mendia

inaxio·k

2019/09/16 - 20:26

Berreuko Gaina, Ekialdeko bizkarretik | ©inaxio (20190915)
Altuera
461 m
Beste izenak
Berreugaña · Azperra
Abiapuntuak
Endarlatsa · Zalain · Lesaka
Lurraldea

Mendi hau bere neurrian hartzeko ezinbestekoa da Bidasoa aldetik abiatuta igotzea, Endarlatsatik bertatik esaterako, Endara errekaren paretik abiatzen den bidean gora. Aldapa gogorra eta inguruko mendien hegi latzak ikusiko ditugu igoeran; ez da bidetik kanpo otea, sasia eta oinazea besterik. Gainaldean paisaia irekiagoa eta abegikorragoa da, larreak, belardiak eta iradiak dira nagusi, han-hemenka sabanatutako zuhaiztien artean. Tontorrean mugaldeko mendietan nahiko ohiko diren porlanezko bunker horietako bat dago, gailurra bitan banatzen duen hesiaren aldamenean. Ez da bestela tontorra seinalatzen duen ikur berezirik. Itxura batean mendi-motozaleen eremua ere bada inguru hori, egindako urratuak nabarmenak dira behintzat hainbat lekutan.
Izena zalantzazkoa da. Nafarroako toponimiako datu-basean agertzen direnen artean egokiena iruditu zaidana aukeratu dut, Berreu baserria, Berreu zelaia e.a. aldamenean direlako. Azperra ere inguruko eremuren bati dagokio, baina ez zait horren argia iruditu.

Oso gertu (< 1.000 m)

Berreuko Zelaia tumulua (312 m.) · Kopakarri mendia (974 m.) ·

Ibilbideak

Ibilbidea Abiapuntua Gorabehera Nork
Berreuko Gaina, Illasmendi eta Eskolamendi Endarlatsa 750 m inaxio

Komentariorik ez..

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Berreuko Zelaia tumulua (312 m.) · Kopakarri mendia (974 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi