OtansurEnviado por zuriain el 2019, Septiembre 9 - 10:11.
![]() Otansur, Atako ibarretik ©zuriain Atako ibar ezkutua ipar-mendebaldean mugatezn duen bizkarra dugu Otansur. Ez da batere mendi ezaguna, eta gainaldean duen izen bereko trikuharriak ematen dio interes pixka bat. Beste hainbatetan bezala, bidea ederragoa da gailurra baino. Atako ibarra bisitatzea bakarrik merezi du txangoa, eta bidean hainbat trikuharri ere ikus ditzakegunez, gailur itxiak ez digu axola izanen. Azken txanpa basoan zehar egin beharko dugu, Atako pista utzita. Badira erdi itxitako bide batzuk gainalde harritsuan jarriko gaituztenak, baina ongi bilatu behar dira, basoa nahiko zikin baitago. Txangoa luzatu nahi izanez gero, Otansur Txiki izeneko gain bat dugu, ekialderago.
|
![]() |