Skip to main content

Basaran mendia

zuriain·k

2019/09/06 - 13:32

Basarango gailurra
©zuriain (2019-09-06)
Altuera
876 m
Beste izenak
Hirumuga · Hirumugako iturria
Zerrenda
Mendialdea
Abiapuntuak
Astitz · Iribas
Lurraldea

Mendukilo koben gainean dagoen mendia dugu Basaran. Harpeak iradokitzen duen bezala, inguru karstikoa da nagusi Aralarko ekialde honetan. Baso zabalen ingurua ere bada, eta seguruenik bertako erliebe nahasiak zerikusia du oihanak hain egoera onean irautearekin. Erliebe horrek berak oztopoak jarriko dizkigu gailur bakarti honetara iristeko, inguruko bide bakanek ez baitute tontorraren inguruetara iristen. Horregatik lapiazen gainean saltoka ibili beharko dugu tarte askotan. Komenigarria beraz GPSa eramatea eta eguraldi hezea saihestea.

Oso gertu (< 1.000 m)

Egar 2 koba (678 m.) · Egar 1 koba (708 m.) · Mendukilo koba (750 m.) ·

Ibilbideak

Komentarioak

  • Avatar

    inaxio·k bidalia 2019·ko Irailaren 7·an - 18:08etan·an

    Ez da ez erraza bide egokiarekin asmatzea, ez baitago biderik. Eremu karstiko zakar batek inguratzen du tontorra eta labirinto horretan basoa nahiko bakanduta dagoenez, tarte batzuetan belarra eta beste batzuetan sasia gailenduta dago. Nahiko erraz heldu naiz halere Ekialdetik eta bideren bat bilatzen saiatu naiz itzulerarako: alferrik. Sasi guztien gainetik eta... batzuetan azpitik ibilita lortu dut Astitz aldeko bidera itzultzea, ordubeteko gatazkaren ondoren. GPSa, makila, praka gogorrak eta guraizeak komeni. Esandakoa, zaildutako mendizaleentzat bakarrik!

  • account_circle

    mou·k bidalia 2019·ko Irailaren 8·an - 10:11etan·an

    Kaixo Inaxio.
    Bai hala da, orain dela hilabete batzuk izan nintzen bertan eta zuk diozun moduan borrokan ibiltzeko eta laberinto batean aritzeko mendia da. Biderik gabekoa eta intuizioa erabiltzekoa.
    Besterik gabe ongi izan.

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Egar 2 koba (678 m.) · Egar 1 koba (708 m.) · Mendukilo koba (750 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi