Ellakurria mendia

zuriain·k

2019/09/04 - 10:40

Ellakurria, iparraldetik
Ellakurria, iparraldetik ©zuriain (2019-09-04)
81 klik
Altuera:950 m
Beste izenak: Kurrea
Abiapuntuak: Burgi
Lurraldea:Nafarroa

Binies eta Ezka ibaiak elkartzen diren erpinetik iparraldera, mendialde nahasi bezain ezezagun bat zabaltzen da. Argible da mendikate honetako gainik altuena, eta seguruenik mendizale gutxik zapalduko dute gailur hori. Beraz, ez zarete harrituko Ellakurriako bideetan inor topatzen ez baduzue.
Pinudi zabalak nahiko zikin daude, eta bide zaharrak aspaldi galdu zirenez, hobe izanen dugu Errege Bideari jarraitu gehiegi desbideratu gabe, zenbait tokitan abentura bilatzea galbidea topatzea baita.
Ellakurriako gailurretik paisaia mugatua ikusiko dugu, baina aurrera jarraitu eta Urdazpe (899m) mendira joanez gero, borroka egin beharko dugu zuhaixkekin, inolako bistarik gabeko tontor batera iristeko.

Komentariorik ez..

Near targets

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints