- Urbasako mendatea
- Ziordia
Urbasako mendatea mendebaldetik zaintzen duen gandorra da Gainsoil. Izenak aditzera ematen duenez, mendi soila da, baina gailur aldean bakarrik, harria nagusitu eta malkar ikusgarrietan Ziordia herriaren gainean amiltzen denean. Baina, Urbasako paraje hauetan basoa da nagusi, eta horixe ikusiko dugu Gainsoileko talaiatik: basoak, begiak iristen direneraino. Badu txartelontzia tontorrean, etxe baten itxurakoa. Gertu gelditzen da Ziordiako mendatea, mendebaldean.
Txangoa Legunbe ospetsuagoraino jarraitu nahi izanez gero, kontuan hartuko dugu Gainsoiletik aurrera gandorra batzuetan ez dela batere erraza ibiltzeko, eta arriskutsua izan daitekeela bustita egonez gero; bide xamurragoa aurkituko duzue hegoalderago, gandorreko haitzetatik aparte.
Komentariorik ez..