Bi harri ikusten dira lurrean sendo sartuta, bata bestearen aldamenean, perpendikularki, sasi artean pixka bat ezkutatuta. Tumulua ez da nabarmena; ikusten dira nonahi harri muturrak, baina tumuluaren egitura ez da nabarmentzen. Beheraxeago harresi bat dago, metro gutxira; han izango dira beharbada falta diren harriak.
Komentarioak
Argazki berria erantsi
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
? eremu tumularra (245 m.) · Irulegi mendia (322 m.) · Ariztiaundia tumulua (405 m.) · Ariztiaundia* zutarria (438 m.) · San Donato 2 tumulua (460 m.) · San Donato 3 tumulua (471 m.) · ARIZTIAUNDIA eremu tumularra (483 m.) · San Donato* etxola hondoa (507 m.) · Irulegi eremu tumularra (516 m.) · San Donato 1 tumulua (530 m.) · Goikola burdinola (564 m.) · San Donato eraikina (645 m.) · Santa Krutz eraikina (668 m.) · Arsuaga etxe aipagarria (916 m.) · Arritxu mendia (997 m.) ·
Lekua ez zait horren
inaxio·k bidalia 2019·ko Abuztuaren 19·an - 12:45etan·an
Lekua ez zait horren aproposa iruditu, baina ez dakit zer bestetarako egon daitezkeen han harri horiek. Ez du ematen mugarriak direnik (ez da gaur egun mugarik bertan).
Bestetik, goraxegago dagoen Beroate/Irulegi (mapatan ikusitako izenak) gainalde guztian, nonahi, tumulu antzeko harri pila ugari ikus daiteke, tamaina eta itxura desberdinetakoan, eremu tumular baten antzera. Iñigo, Alfontso, ibili al zarete inguru horretan?
trikuharri berria?
Iñigo Txintxurreta·k bidalia 2019·ko Abuztuaren 26·an - 17:58etan·an
Ez dut uste eremu horretatik ibili garenik, beraz joan beharko dugu ikustera. Milesker eta ea zorterik badagoen!
ZORIONAK!
Iñigo Txintxurreta·k bidalia 2019·ko Abenduaren 1·an - 20:24etan·an
Gaur Beroate inguruan ibili naiz eta konfirma dezaket Iñaxiok aurkitutako egitura trikuharria dela.
Ganbara aldera pixkat garbitu ondoren garbi ikusten da, baita inguratzen duen 10 metrotako tumulua, hein haundi batean hegoaldean galtzarak deseginda baina oraindik nabarmena.
Momentuz Beroate bezala izendatzen dugu eta kontutan hartu behar da baliteke Araitz bailaran aurkitutako 1. trikuharria izan daitekela.
Zorionak Iñaxio!
Zorionak!
irundarra·k bidalia 2019·ko Abenduaren 1·an - 21:57etan·an
Zorionak, Inaxio!
Segi horrela!, noizean behin sorpresa megalitikoren bat ematen diguzu eta.
Jarriko al duzu aurkikuntzaren data?
Gero arte!
Jarri dut aurkikutzaren eguna
inaxio·k bidalia 2019·ko Abenduaren 2·an - 06:50etan·an
Eskerrik asko Alfonso eta Iñigo!
Lan ederra egiten egiten duzue inbentarioa osatzen eta besteok animatzen! Eskerrik asko zuei!