Altuera:732 m
Beste izenak:
Eguberako Gane
Zerrenda:Euskal Mendiak
Abiapuntuak:
Altsasu
Lurraldea:Nafarroa
Altsasuko ipar-mendebaldean dagoen bizkar oihantsu bat dugu Egubera. Alde batetik trenbidea eta betetik Altsasu eta Donostia arteko autobidea pasatzen dira, iparraldean harrobiak eta hegoaldean Ibarreako industrialdea egonik, pentsa dezakegu mendixka hau ez dela oso lasaia izanen. Eta ibilgailuen burrunba uneoro lagun izanen badugu ere, harrigarra da baso hauen lasaitasuna. Pagoak, haritzak eta pinuak tartekatzen dira zonalde zabaletan, eta gozamena da haien itzalpeko bideetan barrena ibiltzea.
Eguberako Harria bizkarraren mendebaldean aurkituko badugu ere, gailurra -punturik altuena- ekialderago aurkituko dugu, seinalerik gabe. Pixka bat ekialderago, Dorre Txikiko hondakinak aurkituko ditugu.
Komentariorik ez..