Urrozgoti mendia

zuriain·k

2019/08/02 - 14:19

Urrozgoiti
Urrozgoiti ©zuriain (2020-07-06)
162 klik
Altuera:742 m
Beste izenak: Alto del Pako
Mendialdea:Zarikieta
Abiapuntuak: Meotz
Lurraldea:Nafarroa

Meotz herriaren iparraldean Zarikieta mendilerroko hegoaldeko azkan gainak zabaltzen dira. Mendi hauen iparraldean Fazerien sakan luzea dago, Zarikietako ermitaren sekretua gordetzen duena. Mendebaldetik hasita, Zaorre gaina topatuko dugu (692m), pinuz estalita. Murugain mendian (719m) ez genuen murrurik topatu, baina gailurren inguruko terrazek antzinako gotorleku baten presentzia iradokitzen dute. Bi mendi hauek ez dute zailtasun handirik gailurreraino iristeko. Ekialderago dagoen Urrozgoitik ordea, gailur nahiko zaila du. Bide batek mendia iparraldetik inguratu eta gailurretik oso hurbil utziko gaitu, baina azken metroak borroka latzean egin beharko ditugu. Gain hau zuen zerrendetan sartu nahi izanez gero, patzientzia hartu.

Komentariorik ez..

Near targets

San Julian eliza (961 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints