Ezpilaga mendia

zuriain·k

2019/05/15 - 08:47

Ezpilaga hegoaldeok gainak, gailurretik
Ezpilaga hegoaldeok gainak, gailurretik ©zuriain (2019-05-15)
222 klik
Altuera:803 m
Mendialdea:Labia
Abiapuntuak:
  • Olaberri
  • Zazpe
  • Janaritz
  • Beortegi
Lurraldea:Nafarroa

Labiako azken gainetako bat dugu Ezpilaga. Inguruko mendi gehienen antzera, pinudi sarriek estalita dago, eta inguruan abere eta ehiztaririk ibiltzen ez direnez, bide askorik ez dugu aurkituko, eta pistak erabili beharko ditugu gailurretara hurbiltzeko. Antzeko altuerako hiru gailur ditu Ezpilagak. Hegoaldeko biak basoaren baitan daude, baina altuena, iparraldekoa, ez du zuhaitzik eta zabalik dago hegoalderantz, paisaia nahiko zabalak eskainiz. Txangoa luzatu nahi izanez gero, Izkieta mendia hurbil dugu, bere erpin geodesikoarekin.

Komentarioak

    Kaixo mendizaleok.
    Aurrekoan izan nintzen bertan eta Beortegiko herritik abiatuta pista bat jarraituz 30minutura tontorrean zaudete, jakin udazkena aldean ehiztariz josia dagoela ingurua. Hortik inguruko hainbat mendi eta ibilbide egin zenezakete.
    Ondo izan.

Near targets

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints