Altuera:839 m
Zerrenda:Euskal Mendiak
Abiapuntuak:
- Mendiorotz
- Leiun
Lurraldea:Nafarroa
Txorrotxaga Belogaindik ekialderantz luzatzen den bizkar luzea da, Erredin eta Oskaritz herrien gainean amaitzen dena. Basoak ia erabat estaltzen du mendilerroa, eta gainaldean suteen kontrako erreten bat zabaldu zuten, garai batean Santa Kruz/Kiñones bezalako gailur oihantsuak erabat soilduz. Iruñetik hurbil izanik, eta inguruan Belogain bezalako mendi ospetsuak edukita, Txorrotxagak mendizaleen agendan dirau oraindik.
Komentariorik ez..