Aizkolerri mendia

zuriain·k

2019/04/30 - 08:11

Izanozko etxe bakarra
Izanozko etxe bakarra ©zuriain (2019-04-30)
348 klik
Altuera:815 m
Abiapuntuak:
  • Indurain
  • Urbikain
Lurraldea:Nafarroa

Izanotzko pinudi zabalen baitan dagoen gain ezkutu honek aukera emanen digu Nafarroako Gobernuaren baso hauek ezagutzeko. Izanotz herri despopulatutik ere pasatuko gara, 1950 aldera hustu omen zena. Egun, etxe bakarra geratzen da, borda gisa erabiltzen dena. Basoek ez digute paisaia zabalik ikusten utziko, baina Itzaga, Santa Agata eta Ganbella mendien malkarrek alaituko digute begia.

Komentarioak

    kaixo mendizaleok.
    Herenegun izan nintzen bertan eta abiapuntua Indurain herritik egin nuen, horretarako hegorantz doan pista hartu eta 5 minutura abeltzaintzarako eraikuntza batera iritsita, eskubira jo eta pista horretatik jarraitu ordu erdiz. Ondoren beste pista bat eskuinerantz eta iparreko norantzan, non bihurgune bat egiten duen eta gutxira ezkerrera hartu beste pista bat eta txabola batetik pasako zarete. Pista hau gutxira utzi eta tontorra basoan barrena sartuta, mendebaldeko norantzan gutxira topatuko duzue.
    besterik gabe ongi izan.

Near targets

Txaparral mendia (986 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints