Burdisibar mendia

zuriain·k

2019/04/29 - 13:03

Burdisibar
Burdisibar ©zuriain (2019-04-29)
174 klik
Altuera:657 m
Beste izenak: Burisibar
Abiapuntuak: Judas Benta
Lurraldea:Nafarroa

Fontana gainen iparraldera, eta mendi horien paraleloan, mendi kate ez oso nabarmen batek zaintzen du Irati ibaia eta Iruñea eta Xaka arteko errepidea. Mendi solteak dira, pinudiz estalita, baina erosoak ibiltzeko. Burdisibar da gaini altuena. Ekialderago Borda gaina aurkituko dugu (641m), gailur oihantsukoa bera ere. Azkenik, Magdalena gaina topatuko dugu (628m), gailur ireki samarra duena, nondik Arbaingo arroila ikusiko baitugu.
Mendi hauen eta Fontana gainen arteko ibartxoan gas instalazio erraldoi bat aurkituko dugu, kokapen ezkutuaren eta segurtasun neurrien arabera gobernuaren instalazio sekretu baten itxura duena.

Komentariorik ez..

Near targets

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints