Iñarbil-Hautza ibilbidea

Xabiaram·k

2019/04/27 - 12:46

275 klik
Abiapuntua: Iñarbil
Zailtasuna: Zailtasun gutxikoa
Igoera metatua:900 m
Eskema: Iñarbil-Hautza-Elhorrietako Lepoa-Iñarbil
Luzera:10.00 km
Iraupena: 4 ordu
Ibilbide mota: Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Lurraldea:Baztan

Arratsalde pasako mendi ibilaldia Euskal Pirineoetako handi batean, Hautza (1304m)

Ibilbidea Baztango Iñarbil herrian abiatzen da, hasierako etxaldeak pasa eta Hautzarako bidezidorra hartzen dugu, seinalatua dago. Igoera zuzen gorantz egiten da bidegurutzerik gabe mendiaren ertzetik gora. Malda handia dago, kontuan izan ia 1000 metroko desnibela gainditu behar dela, baina poliki hartuz ez du arriskurik. 2 orduko buruan tontorrean gaude.

Jeitsiera Elhorrietako Lepotik egin nuen, hemen harrespila soro handi bat ikusi daiteke.

Jarraian bertan dagoen bordaren ondotik itzulerako pista hartuko dugu, hau ere zuzenean doa herrira. 1.5 ordu.

Wikiloc IDa: 35392018
Hautza (1304m) gaina

Komentariorik ez..