Berroeta-Saioa

Xabiaram-k sortua, 2019, apirila 27 - 11:54
Ibilbide mota Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Zailtasuna Zaila
Lurraldea Baztan
ABIAPUNTUA Berroeta
Eskema Berroeta-Elorregi-Zokoa-SAIOA (1418m)-Okolin-Lizerloa-Berroeta
Lotuta »Saioa (mendi)
Gora-behera1300 m
Luzera22 Km
Iraupena6:00 - 8:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Berroeta-Saioa
Itzulerako bidezidorra basoan

Egun osoko mendi ibilaldia Euskal Pirineotako mendi handi batean, Saioa (1418)

Ibilbidea Berroeta herrian abiatzean da eta hasieran Elorregi (1045m) mendirako bidea hartuko dugu, seinalatua dago, igoera polita da Larraburu aldetik Altzuetako lepora artean, 700 bat metroko desnibela gaindituz tontorrera iritsi arte. Ondoren Saioa aldera doan mendizerra luze samarra jarraituko dugu gora-behera handirik gabe, aukeran, Olariagoa eta Katilliko Kaskoa igo daitezke, desnibel handirik gabe. Hona arteko bidea ordu pare batean egiten da.

Jarraian Zokoa (1181m) igoko dugu, bere oinean harrespila eder pare bat ere ikusi daitezke, hau gaindituta Saioarako igoeran sartuko gara, 300 bat metroko desnibela, malda dago baina astiro hartuz ez du aparteko zailtasunik, belardian gora egiten da bide guztia tontorrera iritsi arte. Hona arteko denbora 3.5 ordu. Okolin (1355m) mendia ere ondo-ondoan dago eta ordu erdi batean igo gaitezke bertara.

Eguerdia da eta atsedena hartu eta zerbait bazkaltzeko aukera paregabea.
Nik Okolin gainean egin nuen 1.5 ordu.

Arratsaldean itzulera egin beharra dago, 2.5 ordu Berroeta herrira iristeko.
Leheneik Gartzagako Lepora jeitsiko gara, hemen ere harrespila eder bat ikusi daiteke, Belate-Berroeta bidegurutzean bertan eta zelaian behera jarraituko dugu 1 km inguru eta pagadian sartuko gara, hemen beherantz jarraitu behar da errekara iritsi arte, 300 bat metroko malda piku samarra dago baina bidezidorra oso ondo nabaritzen da basoko tartean. Errekara iritsita beste aldera pasa behar da ur-hesia dagon erpinera joanda. Hona arte 1 orduko jeitsiera.

Orain errekaren ekialdetik jarraituko dugu bidezidorra basoan barrena, ez du inolako zailtasunik, ondo bereizten da bideska eta paraje politaz goza daiteke ordubeteko bidean Berroeta herriko etxaldetara iritsi arte.

Irudiak

***

***

***