Altuera:686 m
Zerrenda:Euskal Mendiak
Abiapuntuak:
- Loiti
- Oibarko mendateren hasiera
Lurraldea:Nafarroa
Ekialdean, Izko mendimultzoa hainbat adarretan zatitzen da, eki-mendebaldeko norabideko
mendilerro paraleloak osatuz. Oro har, ez dira oso mendi nabarmenak, eta gehienak pinudi sarriz estalita daude... haizerrotez josita ez badaude. Txaparral eta Ollankoa mendiak Oibarko mendatearen zaindariak dira, eta ikuspegi interesgarriak eskaintzen dituzte Erromanzadoko lurren gainetik.
Toki isolatu samarra dirudien arren, bide garrantzitsuak pasatzen dira inguru hauetatik: Xakako Donejakue bideak mendi hauen hegoaldetik igotzen du Loitiko mendatea eta Zaraitzuarren abelbidea ere mendi hauetatik pasatzen da, Oibar bidean.
Komentariorik ez..